XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...): pertsonaren erabateko desarroiloari edo eta neska-mutikoen jakiteari?.

Zeri eman behar zaion lehentasuna esan dut, eta apropos esatekoa zen.

Horretan bait dago metodologiaren jokabide ezberdina.

Nortasunari ekiten bazaio, egiten den guztia honetarako izanen da, eta horretarako beharko liratekeen tresna edo gailuak, erabili egin beharko dira.

Aldiz, irakasgintza edo asignatura jakitea baldin bada lan funtsezkoena, honek eskatzen duen hildo edo jokabideari lotu beharko zatzaizkio.

Apika, lehen esan dudan bezala, gauzak erdian jarriaz gero, garbiago ikusiko genituzke arrazoinbide gehienak.

Batzuek aipatzen dute, gaur egun praktika lagundu eta landu behar dela eskola barnean.

Hezierari praktizismo bat eman behar zaiola.

Baina zelako praktizismoa izanen du heziketa batek, oinarriak behar diren lekuan jartzen ez baditu, edo eta jartzen ez bazaizkio?.

Praktizismoa aipatzen dutenek non ikusten dute praktizismoa?.

Irakasgintza hutsarenpean, eta neska-mutilak etxera nota onak ematean?.

Non gelditzen zaigu orain arte ikasi ditugun gaien praktizismoa?.

Dudatan jartzen dut, orain arte eskoletan eman izan diguten praktizismoa.